Niretzat pribilegio handia da norbaitek  bere haurdunaldiko argazkiak egitea eskatzen didanean.

Bat-batean bere mundu partikularrean sartzen zara eta zurea balitz bezala sentitzen duzu bere ilusioa.

Eta jaioberriaren argazki sesioarekin jarraipena emateak istorio polit hau kontatzeko garaian zentzu guztia hartzen du.

Haurra lo ateratzea zen hasierako ideia, baino Julenek ez zuen asmo bera.

Bere inguruan zer gertatzen zen jakin nahi zuen.

Ez zitzaidan gehiegi axola, egia esan.

Umeek adierazten duten naturaltasuna sinesgarriak bihurtzen dituzte gustoko ditudan istorioak.

Irune-ren familia ezagutzea eta haiekin lan egin ahal izatea plazer handia eta gozamena izan da.

Mila esker, benetan!